XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ze Berri Iruñerriko aldizkaria

Ze Berri dugu Iruñerrirako aldizkaria.

Nafarroako eskualde mistoa euskararen legean zaion eskualderako egiña.

Antsoain, Agoitz, Atarrabia, Barañiain, Berriozar, Burlata, Erronkari, Zaraizu, Gares, Iruña, Lizarra, Orkoien, Oltza, Bidaurreta, Goñierri, Uharte-Egues, Esteribar, Aranguren, Zangotza, Zizur Nagusia.

Ze Berri aldizkari onek, utsune bat betetzera dator errialde auen biztanleei berriek emateko.

Aldizkari azken alean, bonapartek 1863 egin zuen mapan ikusten den bezala, euskaldunak ziren errialde auek, bainan desagertzen joan da euskara inguruetatik, ondoko aranetatik, eta gehiaho oraindik Iruñeko iritik.

Gaur egun, Nafarroako biztanle gehiegoa bizi da ementxe.

Ze Berri aldizkaria oso ongi lorturik dago.

Ikusten da norendako dago egiña.

Emengo pertsona askok euskara ahaztuta duela, edo eta dakitenak mintzatzen ez direla, ulertzea zaila egiten zaiena.

Auendako, euskararen aldeko berri interesgarriak jakinaraztea ez da ere guttiengoa.

Aldizkarian datoz berri historiko interesgarriak historikoki zerbait ikustekorik dutenak euskarekin.

Garrantzitsuena da euskararen lekuko positiboa izatea.

Aldizkariak mintzatzen da gure oituretaz, gure erritarren kultur aferetaz, eta denborakin lortuko du, oraindik azalaren azpian daude euskaldunen aztarnak berpiztea.

Denek dugu barrenean aintzinakoen gauzen jakiteko ilusioa, eta aien jakinduriaren naia.

Egunean dauden berrien informazioa kulturala ere ematen du: ekintzak, lehiaketak, Unibertsitatekoak, literatura, umeen agenda, kanpaldiak, udaleen programak, euskaltegikoak, diskak, liburuak etabar.

Ez da erreza olako aldizkari bat ain ongi ateratzea eta atsegingarria egitea.

Aurkezpena: koloreak argazkiak, marrazkiak ikusgarriak dira benetan, alaitasuna sortzen dituenak irakurtzerakoan.

Bertze modu egoki bat da au euskara zabaltzekoa eta euskaldun jator bezala jokatzekoa.